→Arrigorriaga

Herri bazkaria, hockey txapelketa eta kontzertuak, Arrigorriagako Gazte Asanbladaren laugarren urteurrenean

Datorren asteburuan, ekainaren 29an eta 30ean, lau urte beteko ditu Arrigorriagako Gazte Asanbladak. Urteurrena ospatzeko, egitarau zabala antolatu dute, hockey txapelketa, herri bazkaria eta kontzertuak tarteko.

Herri bazkarira (Barua parkean) joan nahi duenak asteazkenera arte dauka tiketa erosteko aukera, 8 eurotan. Tiketak erosteko tokiak: Aldapa taberna, Arrigorriagako Gaztetxea, Gizarte Etxea, Ugaoko Herrikoa eta Galdakaoko Herrikoa.

Era berean, hockey txapelketan parte hartu nahi dutenek, 5 pertsonako taldea osatu eta 688606765 telefonora whatsapp mezua bidali beharko dute. Mezuan hurrengo datuak agertu behar dira: taldearen izena, taldekideen izen-abizenak eta taldearen oihua (audio baten bitartez). Izen ematea doakoa da eta asteazkenera arte dago zabalik.

Gaztetxeko hockey zelaia // Arrigorriagako Gaztetxea

Egitarau osoa:

Arrigorriagako Gazte Asanbladaren IV. urteurrena ospatzeko egitaraua // Gazte Asanblada

Herri bazkariko menua:

Ekainaren 30ean egingo dute herri bazkaria, Barua parkean // Gazte Asanblada

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|