→Arrigorriaga

Arrigorriagako Gazteen VI. Azoka abenduaren 15ean eta 16an izango da

arrigorriaga gazteen arte azoka 2017 argazkia arrigorriagako udala

Gazteen Arte Azoka abenduaren 15ean eta 16an izango da Arrigorriagan. Dagoeneko zabaldu dute bertan parte hartzeko izena emateko epea.

Gazteen V. Arte Azoka, iaz // Argazkia: Arrigorriagako Udala

Gazteen Arte Azoka abenduaren 15ean eta 16an antolatuko dute Arrigorriagan. Aurten seigarren edizioa izango da eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek aukera izango dute euren sormen-lanak erakutsi eta saltzeko. Besteak beste, pinturak, eskulturak, zeramika, kakorratz eta puntu lanak, bitxiak eta osagarriak, pirografia, decosweet, fimoa, kandelak, beirateria artistikoa edota arropa.

Azokan parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute ahalik eta arinen, antolakuntzak parte-hartzea itxi behar baitu. Interesdunak Gaztegunearekin jarri dira harremanetan, 946 001 876 telefono zenbakian edo gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak