→Arrigorriaga

Arrigorriagako Gaztetxearen irekieran mahai-ingurua, bazkaria eta musika izango dira

arrigorriaga gaztetxea 2017 obrak

Azaroaren 25ean zabalduko dute Arrigorriagako Gaztetxea. Urte hasieran Kirolak eraikina okupatu zuten herriko hainbat gaztek jabeen onespenarekin.

Irailean eraikina berritzeko lanak burutu zituzten // Arrigorriagako Gaztetxea

Azaroaren 25ean, larunbatez, zabalduko dute Arrigorriagako Gaztetxea. Urte hasieran Kirolak eraikina okupatu zuten herriko hainbat gaztek jabeen onespenarekin, “eta itzelezko lana” burutu eta gero, ateak irekiko ditu hilaren 25ean. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu du Artandape Kultur Elkarteak.

Arrigorriagako Gaztetxearen irekiera – Azaroak 25

11:00 Mahai-ingurua: Gazte Asanbladak gora eta behera
Partaideak: Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugaoko, Arrankudiagako, Laudioko eta Zeberioko Gazte Asanbladak

14:30 Herri bazkaria eta bazkalosteko Bingo musikatua

17:30 Fritanga Elektrotxaranga herritik

20:30 Musika emanaldiak: Disaster Now (Arrigorriaga) + Pelax eta Cowboy’s Orchestra (Donostia)
Ondoren musika egongo da 00:00ak arte

Gora