→Arrigorriaga

Gemma Sanginés adituak euskaraz bizitzeko tailerra gidatuko du Arrigorriagan

arrigorriaga baietz 365 ekimena 2016 euskararen erabilera

Urriaren 6an eta 7an antolatu dute Arrigorriagako eskola publikoan euskararen erabilera sustatzeko tailerra. Interesatuek izena eman behar dute.

Baietz 365! lantaldeak euskararen erabilera Arrigorriagan areagotzea bilatzen du // Baietz 365

Urriaren 6an eta 7an antolatu dute Arrigorriagako eskola publikoan euskaraz bizitzeko tailerra. Familia eta lagunen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu tailerrak. Era berean, beren hizkuntza-ohiturak aldatu nahi dituzten pertsonei eta eguneroko bizitzan euskaraz erosotasun handiagoz moldatu ahal izateko, beldurrak nahiz lotsak kendu nahi dituztenei zuzenduta dago jarduera.

Gemma Sanginés (Bilbo, 1970) psikologia aplikatuan adituak gidatuko du tailerra. Ostiraleko saioa 18:00etatik 21:00etara izango da eta larunbatekoa 09:30etik 13:00etara.

Tailerra doakoa da, baina parte hartu nahi duenak izena eman behar du abarrakeuskeraelkarte@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 389 947 telefono zenbakian (whatsapp). Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Abarrak Kultur Elkarteak antolatu dute tailerra.

Euskararen erabilera areagotzeko lantaldea

Euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin sortu zuen iaz Arrigorriagako lagun talde batek Baietz 365! lantaldea. Herriko hainbat elkarte, erakunde, denda, taberna eta herritar ari dira parte hartzen ekimenen horretan.

Gora