→Arrigorriaga

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea aurkeztuko dute Arrigorriagan

arrigorriaga gure esku dago 2017 galdeketa 0

Ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea antolatuko du Gure Esku Dago plataformak. Martxoaren 27an Arrigorriagan aurkezpena.

2017ko apirilaren 2an galdeketa egin zuten Arrigorriagan erabakitzeko eskubidearen alde // Geuria

Ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea antolatuko du Gure Esku Dago plataformak. Aurten Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak lotuko ditu giza kateak, guztira 201,9 kilometroko ibilbidea.

Hego Uribe eskualdetik ere igaroko da giza katea, baita Arrigorriagatik ere. Martxoaren 27an, asteartez, giza katearen aurkezpen ekitaldia egingo dute Arrigorriagan, 19:30etik aurrera udaletxeko batzar-aretoan.

Giza katean parte hartzeko izena ematea “ezinbestekoa” dela jakinarazi dute Gure Esku Dagotik. Izen emate bakoitzagatik 5 euro ordaindu behar dira eta partaideek zapi bana jasoko dute, ekainaren 10ean erabiltzekoa.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|