→Arrigorriaga

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabalik, Arrigorriagan

2018ko aurrekontuan, gizarte-laguntzak bermatzen jarraituko du Arrigorriagako udal gobernu taldeak, eta eskatzaile guztiek, hala egokitzen bazaie, diru-laguntza jasoko dute. Aurten 255.000 euro bideratuko dituzte gizarte-laguntzetara, iaz baino 25.000 euro gehiago. Zentzu horretan, 2018ko Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL) izapidetzeko prozesuari ekin dio Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuko Sailak.

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak honako hauek eskatu ahal izango dituzte: familia-unitatean kide bakarrarekin urteko diru-sarreretan 12.474,00 euroko muga gainditzen ez dutenek; familia-unitatean bi kiderekin urteko diru-sarreretan 16.017,84 euroko muga gainditzen ez dutenek; eta familia-unitatean hiru kide edo gehiagorekin 17.718,84 euroko muga gainditzen ez dutenek. Era berean, pentsiodunei dagokienez, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte familia-unitatean kide bakarrarekin urteko diru-sarreretan 14.175,18 euroko muga gainditzen  ez dutenek, familia-unitatean bi kiderekin 17.718,84 euroko muga gainditzen ez dutenek eta hiru edo gehiagokoek 19.136,34 euroko muga gainditzen ez dutenek.

Diru-laguntza horiek jaso nahi dituzten pertsonei aldez aurretik hitzordua eskatuta emango zaie arreta. Horretarako, 944 020 200 telefono-zenbakira deitu behar dute 08:00etatik 14:45era edota udaletxeko zein Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzura (HAZ) joan 08:00etatik 14:45era.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|