→Arrigorriaga

Goazen 4.0 antzerki-musikala Hego Uribe eskualdera dator otsailetik aurrera

goazen 2018 musikala partaideak

Goazen musikala Arrigorriagan izango da otsailean eta martxoan Basaurira helduko da. Sarreak dagoeneko salgai daude.

Aurtengo antzerki-denboraldian parte hartuko duten antzezleak

Goazen musikala Arrigorriagan izango da otsailaren 14an. Sarrerak salgai jarriko dituzte urtarrilaren 12an eta 13an Lonbo Aretoko leihatilan

Lonbo Aretoko eszenatokiak Go!azen 4.0 ikuskizuna hartuko du otsailaren 18an, igandez. Bi saio antolatu dituzte: lehenengoa 17:00etan izango da (sarrerak agortuta) eta bigarrena 19:00etan. Euskal Telebistako telesail arrakastatsuan oinarritutako antzerki musikal bat da eta batez ere 5 eta 16 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Asier Burguete, Aritz mendiola, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain eta Ramon Agirre/Nerea Gorriti aktoreek parte hartuko dute aurtengo antzerki-denboraldi berrian.

Sarrerak salgai egongo dira urtarrilaren 12an (18:00etatik 20:00etara) eta 13an (12:00etatik 14:00etara) Lonbo aretoko leihatilan. Pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera erosi ahal izango ditu. Era berean, Glu Glu produkzioen webgunean zein Kutxabankeko kutxazainetan ere eskura daitezke sarrerak.

Martxoan, Basaurin

Pausoka 2018ko bira antolatzen ari da beste urte batez eta dagoeneko apirila arteko datak aurkeztu ditu Euskal Herriko hainbat herrietan. Hego Uribe eskualdean, Arrigorriagan ez ezik, Basaurin izango da Go!azen musikala. Hain zuzen ere, martxoaren 4an izango dira denboraldi berriko aktoreak Social Antzokian, 12:30ean eta 17:30ean.

Besteak beste, urrian Go!azen telesaileko zenbait aktorek Arrigorriaga bisitatu zuten, Euskal Asteko programaren barruan Udalak antolatu zuen karaokean. Era berean, abenduan Go!azen telesail arrakastatsuko Inma Fernandez (Desi) eta Nerea Mazo (Nikole) aktoreak GaldakAHO azokan izan ziren diskak sinatzen.

Gora