→Arrigorriaga

Txosna, taloak eta musika Arrigorriagan, igandeko giza-katea girotzeko

130. eta 131. kilometroak egokitu zaizkio Arrigorriagari, eta herriko kaleak girotzeko asmoz, txosna, taloak, txistulariak, batukada eta elektrotxaranga antolatu dituzte.

2014ko giza-katea // Gure esku dago

Ekainaren 10ean, igandean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea antolatu du Gure Esku Dagok, erabakitze eskubidearen alde. 201,9 kilometro dira guztira eta antolatzaileen esanetan, 100.000 pertsona inguru beharko dira giza-katea osatzeko, 500 pertsona kilometro bakoitzeko.

130. eta 131. kilometroak egokitu zaizkio Arrigorriagari, eta herriko kaleak girotzeko asmoz, txosna, taloak, txistulariak, batukada eta elektrotxaranga antolatu ditu Arrigorriagako Gure Esku Dagok.

Hona hemen egitaraua:

10:30 Txosna eta musika plazan

11:00 Txistulariak eta batukada herrian zehar

12:00-12:30 GIZA-KATEA

13:00etatik aurrera Taloak plazan

14:00 Elektrotxaranga

Giza katearen ibilbidea:

130.kilometroa

131. kilometroa

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak