→Arrigorriaga

Arrigorriagarrak alkatearekin eta zinegotziekin batu ahalko dira astearte, asteazken eta ostegunetan

Udal gobernu berriak jakinarazi duenez, herritarrenganako harreman zuzena eta horizontaltasuna lantzeko konpromisoa hartu du legegintzaldi honetan eta horren harira Arrigorriagako bizilagunek alkatearekin zein beste zinegotziekin hitzordua edukitzeko aukera izango dute.

Arrigorriagako udaletxea / Geuria

Udal gobernu berriak jakinarazi duenez, herritarrenganako harreman zuzena eta horizontaltasuna lantzeko konpromisoa hartu du legegintzaldi honetan eta horren harira Arrigorriagako bizilagunek alkatearekin zein beste zinegotziekin hitzordua edukitzeko aukera izango dute. Irailetik aurrera, auzo elkarteekin eta herriko beste elkarteekin ere bilerak egingo dituztela esan dute Udaletik.

Udal ordezkariekin batzeko ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua adostea Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). Ordutegiak honako hauek izango dira:

Astearteetan  
UDALETXEAN
9:00-11:00 Alkatea: Maite Ibarra
16:00-19:00 Alkatea: Maite Ibarra
Asteazkenetan
UDALETXEAN EDO ABUSUKO ZENTRO SOZIO KULTURALEAN (herritarren beharrizanen arabera)
16:00-19:00 Zinegotziak
Ostegunetan 
ABUSUN
9:00-11:00 Alkatea: Maite Ibarra
16:00- 19:00 Auzo zinegotzia: Idoia Molina edo Alkatea: Maite Ibarra (Herritarren beharrizanen arabera)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak