→Arrigorriaga

Arrigorriagako Harrera Sarea, errefuxiatuen aferaz kontzientzia pizten

Arrigorriagako Harrera Sareak migratzaileekin bizi duen esperientziaren inguruko hitzaldiak eskaini ditu Hego Uribe eta Bilboko ikastetxe eta institutuetan.

Arrigorriagako Gaztetxean hartu dituzte hamar migratzaile / GEURIA

Arrigorriagako Harrera Sareak migratzaileekin bizi duen esperientziaren inguruko hitzaldiak eskaini ditu Hego Uribe eta Bilboko ikastetxe eta institutuetan. Hain zuzen ere, Zaratamoko eskolan, Arrigorriagako eskolan, Bilboko Esclavas ikastetxean eta Arrigorriagako institutuan eman dituzte hitzaldiak. Gurera etorritako migratzaileek bizi duten errealitatea azaltzea da solasaldien helburua eta horretarako urritik Arrigorriagako Gaztetxean bizi diren hamar migratzaileekin edukitako esperientzia hartu dute abiapuntu bezala.

Besteak beste, gure artean miserian eta beldurrez bizi diren pertsonak badirela azaltzen diete ikasleei, arrazismoaren eta bazterketaren inguruko gogoetak landuz. Halaber, arrisku egoeran dauden migratzaileei babesa emateko Arrigorriagako Harrera Sareak hartu dituen konpromisoen nondik norakoak azaltzen dizkiete: elkarlana, elkartasuna, bizimodu duin baten aldeko ahaleginak eta boluntariotza. Hitzaldia antolatzeko interesa duten eskolak arrigoharrera@gmail.com helbide elektronikoan jarri daitezke Harrera Sarearekin harremanetan. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Arrigorriagako Gazte Asanbladak, merkatariek eta eskualdeko norbanakoek osatzen dute Harrera Sarea.

HURRENGO HITZALDIAK
Ugao- Otsailak 15 (ostirala), Dorretxea Taberna (18:30)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak