→Arrigorriaga

Hegoaldeko Paisaia Plana berregiteko herritarren partaidetza bilatuko du Udalak

arrigorriaga martiartu industrialdea 2018 paisaia plana

Bentakoerreka, Beretxa, Agirre, Martiartu eta Txako eremuetan esku hartuko du Udalak. Maiatzaren 17tik 19ra bitartean herritarrek parte hartzeko saioak antolatu dituzte.

Besteak beste, Martiartu industrialdeko landa-eremuan esku hartuko du Udalak // Arrigorriagako Udala

Bentakoerreka, Beretxa, Agirre, Martiartu eta Txako eremuetan esku hartuko du Udalak. Maiatzaren 17tik 19ra bitartean herritarrek parte hartzeko saioak antolatu dituzte

Arrigorriagako Udala Hegoaldeko Industria Ardatzaren Paisaiaren Ekintza Planean murgilduta dago. Hasierako fasea egin ondoren, hau da, diagnostikoa, maiatzean informazio-saioak antolatu ditu Hegoaldeko Paisaia Plana herritarrei aurkezteko eta hauek euren iritziak eta proposamenak emateko.

Zehazki planak bilatzen duena da udalerriaren hegoaldean esku hartzea eta bertako eremuak hobetzea. Hegoaldeak honako landa-eremu hauek hartzen ditu barne: Bentakoerreka, Beretxa eta Agirre, baita Martiartu eta Txako industrialdeak ere. Planak Arrigorriaga suspertzeko eta hobetzeko dinamikak biltzen ditu. Horien barruan daude, halaber, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) eta Irisgarritasun Planaren berrikuspena.

Herritarren parte-hartzea

Maiatzaren 17tik 19ra informazio-saioak antolatu dituzte udaletxeko batzode aretoan 19:00etan. Bertan 2017ko urritik azarora bitartean Udalak gauzatu duen Paisaiaren Ekintza Planaren diagnostikoa (lehen fasea) aurkeztuko dute. Era berean, herritarrek parte hartzeko aukera ere izango dute.

Udalak Ekintza Plan hori idaztea erabaki zuen, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren esparruan (Eusko Jaurlaritzak 2009an egin zuen bat esparru horrekin). Plana gauzatzeko Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza izan du Udalak. “Paisaiaren Ekintza Plana (PEP) egiteko, ezinbestekoa da inplikatuta dauden eragile guztien parte-hartzea: administrazioak, elkarteak, enpresak eta, batez ere, Arrigorriagako herritarrak”, diote udal ordezkariek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|