→Arrigorriaga

Arrigorriagako Herri Krosak Saharar herriarentzat elikagaiak bilduko ditu

arrigorriaga herri krosa 2017 10

Otsailaren 25ean, igandez, ospatuko da Arrigorriagako XVIII. Herri Krosa eta aurreko urteetan bezala aurten ere kutsu solidarioa izango du.

Iaz 640 korrikalarik bukatu zuten Arrigorriagako Herri Krosa // Geuria

Otsailaren 25ean, igandez, ospatuko da Arrigorriagako XVIII. Herri Krosa eta aurreko urteetan bezala aurten ere kutsu solidarioa izango du. Izan ere, izen emate bakoitzarekin Saharar herriarentzat elikagaiak jasoko dituzte. Hala nola, atun latak, azukrea, egoskariak edo konpresa paketeak hartuko dituzte. Elikagaiak ematea eta dortsalak batzea lasterketa egunean bertan izango da, kiroldegiko pilotalekuan.

Proba klasikoaz gain (11,5 kilometro), atleta gazteenek ibilbide laburragoetan ere parte hartu ahal izango dute (4,8 kilometro, 1,5 kilometro, 1.000 metro, 500 metro eta 250 metro). Lasterketa guztietan abiapuntua zein helmuga Udal Kiroldegian izango da.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago www.urbikotriatlon.com webgunean, lasteketaren bezperara arte. Egunean bertan ezingo da inskripziorik egin. Iaz 640 korrikalarik bukatu zuten Arrigorriagako Herri Krosa. Arrigorriagako Udalak antolatzen du Herri Krosa, Basauriko Urbiko Triatloi Taldearen laguntzarekin.

Arrigorriagako XVIII. Herri Krosa – Egitaraua

Otsailak 25, igandea
11:00 Txiki A, 250 metro
11:10 Txiki B, 500 metro
11:25 Txiki C, 1.000 metro
11:45 Txiki D, 1.500 metro
12:15 Herri Kros laburra, 4.800 metro
12:15 Herri Kros klasikoa, 11.500 metro

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak