→Arrigorriaga

Arrigorriagako barruko igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 25era arte, teilatu aldaketa dela eta

Kiroldegiko barruko igerilekuetako sabaia aldatuko dute hurrengo egunotan eta lanak direla eta, igerileku estali biak itxita egongo dira abuztuaren 5etik 25era.

Unplash

Kiroldegi barruko igerilekuetako sabaia aldatuko dute hurrengo egunotan eta lanak direla eta, igerileku estali biak itxita egongo dira abuztuaren 5etik 25era.

Tarte horretan, kanpoko igerilekuaren ordutegia gainerako instalazioena bezalakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00 – 21:00; larunbatetan, 09:00 – 20:00; igande eta jaiegunetan, 09:00 – 19:00.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak