→Arrigorriaga

Arrigorriagako industrialdea hobetzeko enpresarien ekarpenak jasoko ditu Udalak

arrigorriaga martiartu industrialdea 2018 paisaia plana

Martiartu I, Martiartu II eta Txako industriaguneak hobetu nahi ditu Udalak.  Hobekuntza horiek definitzeko asmoz, bertako enpresarien ekarpenak jasoko ditu ekainaren 12an.

Martiartu // Arrigorriagako Udala

Paisaiaren Ekintza Planaren barruan, herriaren hegoaldeko industriagunea hobetu nahi du Arrigorriagako Udalak: Martiartu I, Martiartu II eta Txako industriaguneak, hain zuzen ere.  Hobekuntza horiek definitzeko asmoz, bertako enpresarien ekarpenak jasoko ditu ekainaren 12an.

“Enpresariak dira  zonaldeko industria ardatzaren baldintzak hobetzeko oinarrietako bat eta haien ekarpenak eta iradokizunak entzun nahi ditugu proiektua aurrera atera baino lehen”, dio Udalak. Horretarako, ekintza-planaren lantaldeko jarduera-proposamenak aurkeztuko zaizkie enpresariei eta hauek plana hobetzeko proposamenak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte. Udalak antolatutako gosari-informatibo batean izango da hori, ekainaren 12an, Untzigain jatetxean (Martiartu II), 09:30etik aurrera.

Interesdunek aldez aurretik jakinarazi beharko dute parte hartu nahi dutela, helbide elektroniko honetara idatzita: ikusmira@ikusmiraondarea.com; edo telefono-zenbaki honetara deituta: 681 213 539.

 

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak