→Arrigorriaga

Ingelesezko elkarrizketa-taldeak izango dira otsailetik apirilera Arrigorriagan

arrigorriaga ingelesa speaking 2018 eskolak argazkia unsplash tim gouw

Pertsona natibo batek eskolak dinamizatuko ditu otsailaren 27tik apirilaren 24ra. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 14ra arte.

Argazkia: Tim Gouw // Unsplash

Aurreko urteetan izan duen arrakasta ikusi ondoren, aurten ere ingelesez hitz egiteko doako eskolak antolatuko dituzte Arrigorriagako Gaztegunean. Elkarrizketa-talde hauek 16 eta 35 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta, eta besteak beste, hizkuntza bera praktikatzeko edota azterketak prestatzeko daude pentsatuta. Eskolak otsailaren 27tik apirilaren 24ra bitartean izango dira, asteartero, 19:00etatik 20:30era, eta Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenari esker, dinamizatzaile natibo bat arduratuko da ingeleseko taldea zuzentzeaz.

Interesa dutenek izena eman behar dute otsailaren 14a baino lehen Gaztegunean bertan edo Abusuko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuan (HAZ). 20 euroko fidantza eskatuko dute hasieran, eta asistentzia %80a betetzen bada, eskolak amaitzean itzuliko da. Informazio gehiago nahi dutenek Gaztegunearekin harremanetan jar daitezke 946 001 876 telefono-zenbakira deituz edo gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak