→Arrigorriaga

Arrigorriagako Institutuko 133 ikasle ari dira parte hartzen Bertsolaritza ikastaroan

galdakao bertsolaritza 2017 topaketa 0

Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Arrigorriagako Institutuan, DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta. Arkaitz Zipitria arrigorriagarra da irakaslea.

Galdakaon zein Basaurin ikastetxeen arteko Bertso Topaketak egiten dituzte urtero // Geuria

Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute Arrigorriagako Institutuan, DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta. Guztira, 133 ikasle ari dira ikastaroan parte hartzen: ikastalde bakoitzak bost saiotan landuko du bertsolaritza, eskola orduetan eta ikasgelan bertan.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kidea den Arkaitz Zipitria arrigorriagarraren eskutik, ikasleek euskararen ahozko adierazpena, erabilera, bizitasuna eta kalitatea handituko dute. Besteak beste, bat-bateko bertsoaldiak entzun, bertso jarriak abestu, gai desberdinen inguruan hausnartu, idatzi, euskara landu eta lagunekin ondo pasatzea bilatzen du progama honek. Horrekin batera, hizkuntzaren beraren hainbat atal ere landuko dituzte ikasleek, hala nola, lexikoa, sintaxia, metrika, erritmoa edota argudioa. Ikasturtean zehar egindako lanak ikastetxean nahiz ikastetxetik kanpo erakutsiko dituzte ikasleek. Arrigorriagako Udalako Euskara Zerbitzuak sustatu du Bertsolaritza programa Institutuan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|