Irisgarritasun Plana eguneratzeko prozesua zabaldu du Arrigorriagako Udalak, eta horretarako berriro ere bilera irekiak deitu ditu urriaren 16an Abusuko Zentro Soziokulturalean eta hilaren 18an udaletxean, 19:00etatik aurrera.
Martxoan hasi zituzten bilerak. Orduan irizpide ezberdinen arabera dibertsifikatu ziren udal teknikariak, politikariak, elkarteak, irisgarritasunari beren-beregi lotutakoak eta generoarenak. Oraingo honetan, urriko bileretan, ekarpen gehiago jaso nahi dituzte eta horretarako, “Arrigorriagako herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu”, diote udal ordezkariek.
Irisgarritasun Planaren eguneraketan irisgarritasun unibertsaleko irizpideak hartu dira kontuan, baita generoaren ikuspegiari buruzkoak ere.
