→Arrigorriaga

Arrigorriagako jaiak ospatuko dira uztailaren 19tik 23ra bitartean

arrigorriaga jaiak 2017 txupina 10

Bost hilabete inguru falta direla, Madalenak jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Arrigorriagako Udalak. 500 euroko saria banatuko dute.

Arrigorriagako jaien hasiera iaz, txupina jaurti eta gero // Geuria

Madalenak jaietarako gero eta gutxiago falta da eta dagoeneko zein egunetan izango diren iragarri dute. Uztailaren 19tik 23ra bitartean ospatuko dira aurten Arrigorriagako jaiak, ostegunetik astelehenera. Bost hilabete inguru falta direla, Madalenak jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Arrigorriagako Udalak, oinarriak argitaratuz. Lanak aurkeztu eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 24a baino lehen aurkez ditzakete Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Epaimahaiak ekainaren 1ean jakinaraziko du epaia eta irabazleari 500 euroko saria emango zaio.

Lanen gaia eta teknika libreak izango dira; gainera, koloretan egin ahal izango da, betiere horien erreprodukzioa egin badaiteke. Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat. Horrez gain, “Madalenak 2017-Arrigorriaga” lema eta “Uztailak 19-23 julio” data jaso beharko dituzte. Kartelaren egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta NANa gutunazal itxi batean idatziko ditu parte-hartzaileak eta gutunazala lanaren atzeko aldean itsatsi beharko du.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak