→Arrigorriaga

Ordutegi zabalagoa Arrigorriagako liburutegietan ekainaren 25era arte

arrigorriaga-liburutegia

Maiatzarekin batera ikasteko denboraldia hasi da. Liburutegiak betetzen dituzten ikasle uholdeari zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, hilaren 9tik ekainaren 25era bitartean liburutegien ordutegia luzatuko du Udalak

Maiatzarekin batera ikasteko denboraldia hasi da. Liburutegiak betetzen dituzten ikasle uholdeari zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, hilaren 9tik ekainaren 25era bitartean liburutegien ordutegia luzatuko du Udalak, herrigunean eta Abusun. Lehenengokoaren kasuan zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. Abusuko Liburutegiari dagokionez, 09:00etan irekiko dute eta astegunetan 20:30ean eta larunbatetan 14:00etan itxiko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak