→Arrigorriaga

Luis Mari Ormazabal frankismoaren biktimak liburu autobiografikoa aurkeztuko du Arrigorriagan

arrigorriaga luis mari ormazabal 2018 frankismoaren biktima

Muskizen jaio arren, 50eko hamarkadaz geroztik Arrigorriagan bizi da Luis Mari Ormazabal. Otsailaren 1ean Los ecos del silencio liburu autobiografikoa aurkeztuko du

Luis Mari Ormazabal Arrigorriagako bere etxean, liburuz inguratuta // Malmasingo Lagunak

Muskizen jaio arren, 50eko hamarkadaz geroztik Arrigorriagan bizi da Luis Mari Ormazabal. Otsailaren 1ean Los ecos del silencio liburu autobiografikoa aurkeztuko du udaletxean

Frankismo garaian Alderdi Komunistako (PCE) Bizkaiko arduraduna izan zen Luis Mari Ormazabal (Muskiz, 1924). Gaur egun 94 urte ditu eta liburu autobiograkoa argitaratu berri du, gaztelaniaz: Los ecos del silencio. Ormazabalek bertan kontatzen du nolakoa izan zen bere PCEko militante-bizitza: bere haurtzaroan nola ezagutu zuen Dolores Ibarruri La Pasionaria; gaztaroan bizi izan zuen soldaduska Baztango inguruetan (Nafarroa) eta han zegoela maki bat Urdazubitik Elizondora mendian zehar pasatu zuenekoa; 1952an Muskizetik Arrigorriagara bizitzera etorri zenekoa (Jovita Neirarekin ezkondu zen); PCE-Alderdi Komunistan sarrera; bere ardurak eta bere lanak klandestinitatean; PCEko VI. Kongresua Pragan, 1959an; 1960az geroztiz hainbatetan atxilotu zutenekoa eta zenbait espetxeetan egon zenekoa (Carabanchel, Burgos, Basauri, Jaén); Franco hil osteko denbora; Arrigorriagan zinegotzi izan zenekoa 1979ko egoera gorabeheratsuan; edota Lanbarketako Auzo Elkarteko lehendakaritza hartu zuenekoa jasotzen ditu liburuan.

Bere militantziaren testigantzak biltzeaz gain, liburuak Ormazabalen hainbat dokumentu eta argazki ere jasotzen ditu: hala nola, Ormazabalek berak egindako olerkiak, eta Muskizko herriari omenaldi gisa, bertako biztanleen hainbat argazki eta zerrenda.

Los ecos del silencio liburu autobiograkoa otsailaren 1ean, ostegunez, aurkeztuko du Ormazabalek Arrigorriagako udaletxeko Udalbatza aretoan 19:00etatik aurrera. Liburuaren aurkezpen ekitaldia herriko Malmasingo Lagunak elkarteak antolatu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak