→Arrigorriaga

Maite Ibarrak (EH Bildu) alkate kargua hartu du Arrigorriagan

Maite Ibarra da Arrigorriagako alkate berria. Arrigorriaga Garak babesa eskaini dio EH Bilduri eta NOAk abestentziora jo du gaurko inbestidura saioan. EAJ oposizioko alderdi izatera igaroko da demokrazian lehen aldiz.

Arrigorriagako udalbatza berria eratu dute gaur. Ostegunean iragarri bezala, Maite Ibarrak (EH Bildu) hartu du alkate kargua, Arrigorriaga Gararen babesarekin. Bi alderdiek, EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak, udal gobernua osatuko dute, maila programatikoan zein gobernu ardurei dagokienez adostasun batera heldu eta gero. Gaur 09:00etan ospatu den bilkura berezian N.O.A taldeak abstentziora jo du alkatea aukeratzeko bozkaketan. Gauzak horrela, alegia, gehiengorik batzen ez duen koaliziorik gabe, zerrenda bozkatuenak lortu du Arrigorriagako alkatetza, bigarren bozkaketan.

EH Bilduk irabazi zituen maiatzaren 26ko udal hauteskundeak. EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak hitz egiten jarraitzeko konpromisoa azaldu dute, legegintzaldi programa zehatza eta lehentasun programatikoak finkatze aldera.

Bestetik, EH Bilduk salatu du Arrigorriagako PSEk uko egin diola haiekin batzartzeari. “Elkarrizketak hasi genituen orain dela bi aste gainontzeko indar politiko guztiekin, PSE salbu, Alderdi Sozialistak hala erabakita. EH Bildu Arrigorriagak uste du halako jarrerak ez direla herriarentzat onuragarriak eta bizitza demokratikoa kaltetzen dutela. Hala ere, aurrerantzean elkarrizketaren bidea jorratzen jarraituko dugula adierazi nahi dugu”.

#M26 Emaitzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak