→Arrigorriaga

Aneguria rap abeslaria euskaraz ikastearen garrantziaz arituko da Arrigorriagako Institutuan

galdakao jaiak aneguria 2017 argazkia ikergm76

Arrigorriagak bat egin du beste urte batez Nahi dudalako! kanpainarekin. DBHko ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek aurrerantzean ikasketak hizkuntza berean egiten jarraitzea da kanpainaren helburu nagusia. 

Aneguria Galdakaoko jaietan izan zen iaz, beste emakume abeslariekin batera // ikergm76 (Facebook: Aneguria)

Arrigorriagak bat egin du beste urte batez Nahi dudalako! kanpainarekin, Bizkaiko beste hainbat udalerrik bezala. DBHko ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek aurrerantzean ikasketak hizkuntza berean egiten jarraitzea da kanpainaren helburu nagusia.

Kanpaina honen barruan, Aneguria rap abeslariak hitzaldiak emango ditu Arrigorriagako Institutuan martxoaren 16an, DBHko 4.mailako ikasleei zuzenduta. Euskaraz ikastearen garrantziaz eta abantailez arituko da Aneguria. Lan merkatuaren inguruko zertzelada batzuk emango dizkie ikasleei, baita etorkizunerako itxaropena ere.

Nahi dudalako! zozketak

Kanpaina Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak koordinatzen du eta 15 eta 16 urteko gazteei eta haien gurasoei zuzenduta dago. Euren esku jarri da Nahi dudalako! webgunea. Bertan, batxilergoko zein lanbide heziketako ikasketak euskaraz egiteko eskaintzari buruzko informazio zehatza bildu da. Gainera, unibertsitateko eskaintzen inguruko informazioa ere aurki daiteke.

Era berean, kanpainaren webgunearen bitartez, gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, bertan aurkituko duten inkesta betez gero: iPAD Mini bat, ekintza kamera bat (GoPro) edo kirolerako erloju bat (Polar M400) zozketatuko dituzte. Parte hartu nahi duten ikasleek kanpainarekin bat egin duten udalerrietako batean erroldatuta egon behar dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak