→Arrigorriaga

Mendiko eski ikastaroa antolatu du otsailean Padura Mendi Taldeak

arrigorriaga mendiko eski ikastaroa 2018 padura mendi taldea argazkia alto campoo

Padura Mendi Taldeak, Bizkaiko Mendizale Federazioaren laguntzarekin, mendiko eski ikastaroa antolatuko du otsailean. Era berean, Nafar Pirinioetara irteera ere antolatu dute.

Aurreikuspenen arabera, Alto Campoon izango da mendi eski // Alto Campoo

Padura Mendi Taldeak, Bizkaiko Mendizale Federazioaren laguntzarekin, mendiko eski ikastaroa antolatuko du otsailean Alto Campoo/Lizara estazioan, data konfirmatzeke. Ikastaroa Arrigorriagako mendi taldeko bazkideentzako dago zuzenduta, “baina interesa dutenek momentuan bertan eman dezakete izena bazkide izateko (urtean 17 euro) eta ondoren, ikastaroan parte harte hartzeko“, diote Padura Mendi Taldetik. Izena emateko inprimakia beteta, paduramt@gmail.com helbide elektronikora bidali edo klubaren egoitzan (ostiraletan 19:30etik 21:30era) entregatu behar dute interesdunek.

Inskripzioa ontzat hartzeko, 38 euroko diru-sarrera (bazkide federatuek, eta Padura Mendi Taldeak diru-laguntza emanda) egin behar dute parte hartzaileek 3035 0168 47 1681086479 (Laboral Kutxa) kontu korrontean, izena, abizena eta “Eski Ikastraoa” adieraziz. Gutxieneko parte-hartzaileen kopurua 8koa a eta gehienez 15ekoa.

Bizkaiko Mendizale Federazioak eskatutako zortzi parte-hartzailetako gutxieneko kopurua osatuta, Bizkaiko Goimendi Eskolak ikastaroa noiz burutuko den baieztatuko dute. “Baliteke urtarrilaren 26an edo hilaren 29an konfirmatzea ikastaroaren data“, diote Paduratik.

Nafar Pirinioetara irteera

Beste alde batetik, Nafar Pirinioetara irteera antolatu du Padura Mendi Taldeak otsailaren 17tik 18ra bitartean. Hain zuzen ere, Atxerito (2.374 metro) eta Lakartxela (1.979 metro) mendietara izango da irteera. Jarduera 30 pertsonentzako dago zuzenduta eta pertsona gehiagok emango balute izena erreserba-zerrendan sartuko lituzkete. Gutxieneko parte-hartzaileen kopurua 25ean zehaztu dute Paduratik.

Jardura honetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago otsailaren 14ra arte. Prezioari dagokionez, bazkideek 50 euro (18 urtetik gorakoak) edo 40 euro (18 urtetik beherakoak) ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 70 euro. Interesdunek bi aukera dituzte izena emateko: ostiraletan 19:30etik 21:30era klubaren egoitzan (Doctor Fleming 4-5, Kubo auzoa) edo zuzenean diru-sarrera bankuaren bitartez eginez (Laboral Kutxa: ES463035 0168 47 1681086479 kontu korrontean, izena, abizena eta “Atxerito” adieraziz). Azken kasu honetan beharrezkoa izango da ordainagiria paduramt@gmail.com helbide elektronikora bidaltzea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak