→Arrigorriaga

Prekarietatearen aurkako dinamika gaur iritsiko da Arrigorriagara

bilbo ostiral duinak 2017 lab sindikatua

Ostiral duinak ekimena martxan jarri du LAB sindikatuak, “prekarietatearen aurka indarrak batzeko”. Martxoaren 2an lehenengo elkargunea egin dute Arrigorriagan.

Ostiral duinak dinamika iaz Bilbon // LAB sindikatua

Ostiral duinak ekimena martxan jarri du LAB sindikatuak, “prekarietatearen aurka indarrak batzeko“, diote. Zentzu horretan, gaur, martxoaren 2an lehenengo elkargunea egingo dute Arrigorriagan, 17:00etatik aurrera Argala plazan. “Euskal Herriko hainbat herritan deituko ditugu elkarguneak, lan prekarioa betetzen dutenak bildu eta esperientziak truka ditzaten, beti ere alternatibak daudela erakusteko asmoz“, diote LABetik: “Dinamika honetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrrak, denon ekarpena beharrezkoa baita prekarietateari aurre egiteko“.

Lan prekarietatea agenda politikoan sartzeko garaia dela aldarrikatu du LAB sindikatuak eta, “eragile politikoek urratsak eman ditzaten eskatuko dugu“, diote. Besteak beste, hau eskatzen diete eragile politikoei: 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatu; lanaren banaketa bultzatu, asteko lanaldi osoa 35 ordutara murriztuta; bertako hitzarmen kolektiboak adostu eta blindatu, Madriletik etor daitezkeen erreformekiko; lanaldi partzialean kontratatzeko garaian gutxieneko orduak ezarri; eta Laneko Ikuskaritzak enpresei kontrol eraginkorra egitea.

Ostiral duinak 2018 Arrigorriaga

Martxoak 2, ostirala
17:00 Argazki erakusketa: Borrokaren garrantzia
17:00 Mahai ingurua. Enpresa edo sektore desberdinetan emakumeak antolatuz eta borrokatuz aurrera eramaten dituzten borrokak
18:45 Luntxa
19:00 Pikete feminista. Aurkezpena eta mobilizazioa Arrigorriagatik

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak