→Arrigorriaga

Quidditch partidua jokatuko da Arrigorriagan, Iparraldeko Ligaren barruan

Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins eta Blue Gryffins Burgos taldeek jokatuko dute apirilaren 21ean Lonboko futbol zelaian, Iparraldeko Ligako seigarren jardunaldian.

Ansion, Barakaldon, Quidditchera entrenatzen du maiz Bizkaia Boggarts taldeak // Ane Aranguren Ubierna

Fikzioa errealitate bihurtuz, apirilaren 21ean Quidditch partidua izango da Arrigorriagan. Hain zuzen ere, Iparraldeko Ligako seigarren jardunaldia jokatuko da eta Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins eta Blue Gryffins Burgos taldeak izango dira lehian. Partiduak Lonboko futbol zelaian izango dira 16:30etik aurrera. Momentuz Bizkaiko taldea da ligako buru.

Kirol hau Harry Potter magoaren filmetan egin da ezagun, baina zinema-aretoetatik atera eta joko-eremuetara iritsi da.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|