→Arrigorriaga

Interrail txartel bat irabazteko selfie lehiaketa jarri dute martxan Arrigorriagan

arrigorriaga interrail selfie lehiaketa 2018 oporretako azoka

Lehiaketan parte hartzeko bi baldintza bete behar dituzte interesdunek: selfie bat egin eta Oporretako Azokako Interrail hitzaldira etorri.

Interrail txartelaren irabazlea zozketa bidez jakinaraziko dute martxoaren 17an // Interrail.eu

Martxoaren 17an eta 18an Oporretako Azokaren hirugarren edizioa ospatuko da Arrigorriagan. Hainbat stand jarriko dituzte udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan (bidaiak, auzolandegiak, boluntariotza, urte-sasoiko enplegua eta hizkuntza-prestakuntza) eta helburua da Aste Santuari eta udari begira eskura dauden aukera desberdinen gaineko informazioa hurbildu eta ematea, gazteen mugikortasuna sustatzeko asmoz.

Oporretako Azokaren harira, Gazteria sailak argazki lehiaketa berezia jarri du martxan. Hain zuzen ere, selfie lehiaketa. Irabazleak Interrail txartel bat jasoko du. Interesdunek martxoaren 16ra arte (21:00ak arte) dute lehiaketan parte hartzeko epea. Horretarako partaideek bi baldintza bete behar dituzte: alde batetik, selfie bat egin eta Instagramera igo, traola hauek ipiniz: #Interrail, #Renfe, #Selfie, #OporretakoAzoka eta #Arrigorriagakogaztegunea, eta bestetik, martxoaren 17an 18:00etan Oporretako Azokan izango den Interrail hitzaldira joan. Interrail txartelaren irabazlea zozketa bidez aterako da hitzaldia bukatu eta gero.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak