→Arrigorriaga

Sexualitatea eta hazkuntza erotikoko tailerra eskainiko dute maiatzean Arrigorriagan

Emakumeentzako osasun-arloko gaietako prestakuntzaren aldeko apustuari eutsiko dio 2018an Arrigorriagako Udalak. Zentzu horretan, ‘Sexualitatea eta hazkuntza erotikoa. Menopausiaren mitoa’ tailerra eskainiko dute maiatza eta ekaina bitartean, herrigunean eta Abusun. Zehazki tailerrak helburu hauek ditu: plazerra positibo bihurtzea, jolas erotikoan komunikazioa, adostasuna eta errespetua ezinbesteko arautzat bultzatzea, menopausiari buruzko mitoak agerian uztea, eta sexualitatea aniztasunaren ikuspegitik lantzea.

Herrigunean zein Abusun lau saio teoriko-praktiko antolatu dituzte: maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean herrigunean, eta maiatzaren 15ean, 22an, 29an eta ekainaren 5ean Abusun. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira eta bi orduko iraupena izango dute (guztira zortzi orduko ikastaroa izango da). Bi tailerrak Desirak taldeko kideek gidatuko dituzte: sexologiaren inguruko profesionalek osatzen dute taldea, eta hainbat udal-jarduera eginak dituzte arlo honetan, genero-ikuspegia oinarri hartuta. Interesdunek izena eman behar dute herriguneko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusuko Zentro Soziokulturalean maiatzaren 2a baino lehen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak