→Arrigorriaga

Spinning maratoia antolatu dute bihar Arrigorriagan, doan

arrigorriaga spinning 2017 maratoia

Urriaren 21ean, larunbatez, Arrigorriagako udal kiroldegiak Indoor Cycling maratoia hartuko du. Hiru saio antolatu dituzte, bakoitza 50 minutukoa.

Urriaren 21ean, larunbatez, Arrigorriagako udal kiroldegiak Indoor Cycling maratoia hartuko du. Bertan, spinning-a gustoko dutenek hiru saioz gozatzeko aukera izango dute: 10:00etan, 11:00etan eta 12:30ean. Saio bakoitza 50 minutukoa izango da.

Jarduera doakoa da, baina 24 leku baino ez dira egongo saio bakoitzeko. Hortaz, aldez aurretik eman beharko dute izena interesdunek kiroldegiko atezaindegian.

Gora