→Arrigorriaga

30 anbulantzia erre dituzte Arrigorriagan, Atxukarro industrialdean

arrigorriaga sutea anbulantziak 2018 atxukarro bizkaiko suhiltzaileak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bart 05:00ak aldera sutea izan da Arrigorriagako Atxukarro industrialdean eta 30 anbulantzia erre dira.

Segurtasun sailak ikerketa zabaldu du, sutea nola piztu zen argitzeko // Bizkaiko Suhiltzaileak @BomberosBizkaia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bart 05:00ak aldera sutea izan da Arrigorriagako Atxukarro industrialdean eta 30 anbulantzia erre dira eta beste batzuek kalteak izan dituzte. Suhiltzaileak gunera gerturatu eta 08:00ak aldera amatatu dute sutea. Enpresa pribatu batek bertan gordetzen ditu anbulantziak eta 180 ibilgailu inguru zeuden sutea gertatu den momentuan. Segurtasun sailak ikerketa zabaldu du, sutea nola piztu zen argitzeko.

Joan den ostegunean, Bilbon Zorrotza auzoan aparkatuta zeuden 90 anbulantzien gurpilak zulatuta agertu ziren. Bizkaian anbulantzien zerbitzua darabilen enpresa kontzesidunaren aldaketa dator asteburu honetan eta hori izan daiteke gertaera hauen arrazoia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak