→Arrigorriaga

31 film labur lehiatuko dira Umorea Labur jaialdian, abenduaren 11tik 16ra

arrigorriaga umorea labur 2016 sari banaketa

Sail ofizialaz gain, Nosolopaja atal lokala ere proiektatuko dute jaialdian. Aurten Kimuak programak jaso du Ohorezko Txantxarria 20 urteko ibilbideagatik.

Iazko jaialdian sarituak izan ziren lanak eta Ramon Barea Ohorezko Txantxarria // Umorea Labur

Sail ofizialaz gain, Nosolopaja atal lokala ere proiektatuko dute jaialdian. Aurten Kimuak programak jaso du Ohorezko Txantxarria 20 urteko ibilbideagatik

Hamaseigarren urtez, Umorea Labur jaialdiaren edizio berri bat ekarriko du Lanbarri Kultur Elkarteak Arrigorriagara. Jaialdia abenduaren 11tik 16ra bitartean ospatuko da Lonbo aretoan, sarrera doan. Emanaldiak (irekiera gala -astelehenean-, atal ofiziala -asteartetik ostiralera-, nosolopaja atala -ostiralean- eta gala-klausura -larunbatean-) 19:30ean hasiko dira.

Aurten 200 film labur baino gehiago jaso dituzte, baina sail ofizialean 31 film labur lehiatuko dira. Sail ofizialaz gain, inaugurazio ekitaldian film laburrak proiektatu dituzte. Kasu honetan, Kimuak programak azken 20 urtetan zabaldu dituen film laburrik onenak proiektatu dituzte. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak sustatutako programa honek jaso du aurten Ohorezko Txantxarria irekiera galan. Iaz, Ramon Barea aktoreak jaso zuen saria.

Nosolopaja atala Arrigorriagako zuzendariei dago zuzenduta eta antolatzaileen arabera aurten aurkeztu dituzten lanen kalitate maila oso altua izan dela diote antolatzaileek. Sail honen film laburrak hilaren 15ean, ostiralez, proiektatuko dituzte, 21:00ak aldera. Atal honetan, besteak beste, ondorengo film laburrak ikusi ahal izango dira: Ainhoa film laburra, Goya 2018 sarietarako hautagaia, Banatu filmak kudeatuta; Highlights taldearen azkeneko bideoklipa Joshua Durán arrigorriagarrak zuzenduta; Artzeder Arregi ugaotarraren El duelo; edota Ziren film laburra Aitzol Saratxagak zuzenduta.

Itxiera gala hilaren 16an izango da, Jose Angulo aktoreak aurkeztuta, eta jaialdiko sari banaketa egingo dute. 3.000 euro banatuko dituzte: 1.000 euro umorezko labur onenari, 500 euro zuzendari hoberenari, 600 euro ikusleen sariari, 600 euro gaztea sariari eta 300 euro interpretazio onenari. Epaimahaia osatuko dute Iñigo Salinero Txaflas aktoreak, Sonia Pacios produktoreak eta Caostica kultura taldeko ordezkariek.

Paregabea, Arrigorriagari buruz

Arrigorriagak eta arrigorriagarra izateak daukan garrantzia adierazten duen fikziozko film laburra aurkeztu du Udalak. Paregabea da film laburraren izenburua eta, “Arrigorriagan nola bizi garen, nola dibertitzen garen eta nola parte hartzen dugun azaltzen saiatu gara”, diote udal arduradunek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|