→Arrigorriaga

Arrigorriagak tren geltokietako zaintza indartuko du Bilbo eta Laudioko jaiek iraun bitartean

basauri udaltzaingoa 2015

Abusu eta herriguneko tren geltokietan egingo du Udaltzaingoak prebentzio lana, asteburuetan eta gauez. Bilboko Aste Nagusiaren kasuan, aste barruan ere indartuko du zaintza.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak burutuko dute zaintza / Geuria

Abusu eta herriguneko tren geltokietan egingo du Udaltzaingoak prebentzio lana, asteburuetan eta gauez. Bilboko Aste Nagusiaren kasuan, aste barruan ere indartuko du zaintza.

Laudioko eta Bilboko Aste Nagusia direla eta, Arrigorriagako Udaltzaingoak  – Ertzaintzarekin lankidetzan – prebentzio lana egingo du tren geltokien inguruan, asteburuetako gaueko txandan. Erdigunean eta Abusuko geltokian indartuko du zaintza.

Patruila ibilgailuak geldialdia egingo du gaueko tren bakoitzaren etorrerarekin batera, eta bertan geratuko da behar beste denbora. Aste Nagusiaren kasuan, aste barruan ere prebentzio lan bera egingo dute. Kasu horretan Ertzaintzak burutuko du zaintza. Arrigorriagako Udalak jakinarazi duenez, helburua “etxerako bidean herritarrei ingurune seguruago bat eskaintzea” da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak