→Arrigorriaga

Zinegoak LGTBI jaialdiaren hedapena Arrigorriagara iritsiko da maiatzean

zinegoak jaialdia 2018 homoamak argazkia neuke konpainia

Sexu ete genero dibertsitatearen aldeko programaren barruan, eta homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, Zinegoak jaialdiaren hedapena Arrigorriagara helduko da.

Homoamak film laburraren fotograma // Neuke konpainia

Sexu ete genero dibertsitatearen aldeko programaren barruan, eta homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez (maiatzak 17), Zinegoak jaialdiaren hedapena Arrigorriagara helduko da. Hain zuzen ere, Abusun zein herrigunean aukera egongo da Zinegoak GayLesboTrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiaren 15. edizioan aurkeztu diren hainbat film ikusteko.

Maiatzaren 15ean Abusu Zentro Soziokulturalean bost film labur eskainiko dituzte 18:30etik aurrera: Marguerite (19 minutu, bertsio originalean -frantsesez-, gaztelaniazko azpitituluekin), Princesa de Hielo (15 minutu, bertsio originalean -gaztelaniaz-), Ciruela de Agua dulce (20 minutu, jatorrizko bertsioan -txineraz-, gaztelaniazko azpitituluekin), Pria (7 minutu, jatorrizko bertsioan -indonesieraz eta ingelesez-, gaztelaniazko azpitituluekin), eta Homoamak (22 minutu, jatorrizko bertsioan -euskaraz eta gaztelaniaz-, gaztelaniazko azpitituluekin). Bestetik, maiatzaren 17an 18:00etan, Mr Gay Siria film luzea eskainiko dute Lonbo aretoan (85 minutu, jatorrizko bertsioan -arabieraz, turkieraz eta alemanez-, gaztelaniazko azpitituluekin).

Herritar guztientzako jarduera horiez gain, Udalak genero-ikuspegia lantzeko sexualitate-tailerrak antolatu ditu beste urte batez Arrigorriagako ikastetxeetan.

Zinegoak Hedapenak programa Hego Uribe eskualdeko beste udalerri batzuetan egin du geldialdia. Martxoan Ugaon, Galdakaon eta Basaurin izan zen jaialdiaren hedapena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak