→Arrigorriaga

Richard zikoina filma proiektatuko dute Lonbo aretoan, euskaraz eta doan

zinema euskaraz richard zikoina

Maiatzaren 13an, igandez, Richard zikoina filma proiektatuko dute Lonbo aretoan. Pelikula umeei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.

Maiatzaren 13an, igandez, Richard zikoina filma proiektatuko dute Lonbo aretoan 12:30etik aurrera. Pelikula umeei zuzenduta dago eta euskaraz izango da, sarrera doan. Toby Genkel eta Reza Memarik zuzendutako film honek 85 minutu irauten du eta Alemanian eginda dago.

Filmak Richarden istorioa kontatzen du. Zikoina-familia batek adoptatu eta hazi duen txolarre bat da, eta sinetsita dago haietako bat dela. Baina arazoak sortzen dira zikoinak, aldako hegaztiak, Afrikarantz abiatzen direnean negua pasatzera. Richardek ere joan nahi du, eta autostop egiten hasten da Europa osoan, autobusez, trenez, eta itsasontziz, hontz xelebre batekin eta disko musika abesten duen papagaitxo jostalari batekin, bere zikoina-familiari erakusteko bera ere haietako bat dela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak