→Arrigorriaga

Arrigorriagak 2.200 bono jarri ditu salgai udalerriko dendetan erabiltzeko

arrigorriaga arrigobono aurkezpena 2015

Udalak eta ADECKAk 20 euroan 30 euroko balioa daukaten bonuak atera dituzte, bertako denda txikietan kontsumitzea sustatzeko.

2014. urteko “emaitza bikainak” ikusita, Arrigorriagako Udalak, ADECKA udalerriko merkatarien elkartearekin elkarlanean, Arrigobono ekimena martxan jarri du aurten ere, bertako denda txikiek osatzen duten sektorean erosketak egitea sustatzeko. Horiek horrela, 30 euroko balioa daukaten 2.200 bonu jarriko dira herritarren esku 20 euroren truke.

Azaroaren 9tik abenduaren 5era bitartean martxan egongo den Arrigobono ekimenerako 25.000 euro bideratu ditu Udalak. Zenbateko horretatik 22.000 euro bonuetan inbertituko dira, eta gainerakoa kanpainaren publizitatean eta kudeaketan.

ARRIGOBONOA NON ESKURATU?

Arrigobonoak eskuratzeko Kutxabankeko (TELEKA) orotarako kutxazainen ohiko bideaz gain, 700 bonu Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) izango dira eskuragarri herritarrentzat, bai udaletxekoan, baita Abusu Zentro Soziokulturalekoan ere.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak