→Arrigorriaga

Arrigorriagak 2014ko ‘Arrigobonoa’ kaleratu du denda txikietan kontsumitzeko

arrigorriaga denda moda 2014

Udalerriko ADECKA Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, 30 euroko baliodun bonuak atera ditu Udalak 20 euroren truke, Arrigorriagako denda txikietako kontsumoa sustatzeko.

‘Arrigobonoa’ urritik abenduaren 5era bitartean martxan egongo da. 1.700 bonu jarriko dira herritarren eskura 20 eurotan, “modu horretan 10 euro aurreztuz”. Izan ere, 30 euroko balioa izango du bono bakoitzak. Behin bakarrik erabili ahalko da bonu bakoitza kanpainari atxikitako dendetan, erraz identifikatu ahalko direnak ‘Arrigobono’aren marka leku ikuserraz batean jarrita izateagatik. Bonuak ezin daitezke diruaren truke aldatu. Gainera, ez dira metagarriak eta haiek erabili ahal izateko gutxiengo erosketa 30 eurokoa da. Beraz, “erosketaren zenbatekoa hori baino txikiagoa izatekotan, ez da esku-dirurik itzuliko”.

Ekimen honetarako 25.000 euro zuzendu dira, haietako 17.000 bonuetan inbertituko direlarik eta gainerakoa kanpainaren publizitatean eta kudeaketan.

 

SALMENTA ZUZENAREN APOSTUA
Prozesua errazteko helburuz, Arrigorriagako Udalak salmenta zuzenaren aukerarengatik egin du apustu oraingoan. Gainera, bonuak eskuratzeko Kutxabank kutxazainen ohiko bideaz gain, 400 bonu Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) izango dira eskuragarri herritarrentzat, bai udaletxekoan, baita Abusuko Zentro Soziokulturalekoan ere. Bertan, esku-diruz baino ezingo dira bonuak lortu.

Gora