→Arrigorriaga

Arrigorriagako 15 lagunek Arditurriko meategiak ezagutuko dituzte

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak irteera kulturala antolatu du martxoaren 19an. Izena emateko epea bukatu ondoren, 15 lagunek parte hartuko dute Oiartzungo Arditurriko meategiak ezagutzeko bisitan,

Erromatar Inperioaren garaian ustiatzen hasi zirenak. Bisitaren ostean inguruak ezagutzeko ibilaldia egingo dute bertaratutakoek. Hernaniko Itxasburu sagardotegian bazkalduko dute eta 21:00ak aldera Arrigorriagara bueltatuko dira.

 

 

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak