→Arrigorriaga

Arrigorriagako 17 establezimenduk hartuko dute parte Lehenengo Pintxo Lehiaketan

basauri pintxoak arume taberna

Urrian zehar eta azaroaren 1era arte egongo da lehiaketa martxan. Gainera, herritarrentzako bost sari ere egongo dira.

Arrigorriagako Udalak eta ADECKA udalerriko merkatarien elkarteak Pintxo Lehiaketaren lehenengo edizioa sustatzen hasiko dira asteburu honetatik aurrera. Lehiaketan, ostalaritzako 17 establezimenduk parte hartuko dute eta miniaturan egindako goi-mailako sukaldaritzaren alorrean duten talentua probatuko dute urriko asteburuetan eta azaroaren 1era arte. Establezimendu horiek egiten dituzten sukaldaritza-proposamenetatik lehenengo pintxo irabazlea irtengo da.

Era berean, herritarrek parte-hartzeagatik sariak banatuko dituzte. Parte-hartuko duten lokaletan eta ADECKAko saltoki bazkideetan, sei zigilurentzako tokia izango duten txartelak egongo dira eskuragarri. Txapelketak iraun bitartean, txarteletan saltokietako lau zigilu eta ostalaritza-establezimenduetako sei zigilu jarriz gero, sari ikaragarriz betetako zozketan parte hartzeko aukera egongo da.

800 EURO, ASTEBURUAK ETA ABENTURA ANITZEKO SORTAK

Parte hartuko duten herritarren artean bost sari banatuko ditu Arrigorriagako Udalak eta ADECKAk:

1. Saria: 500 euro erosketa-baleetan + 2 pertsonentzako asteburua

2. Saria: 300 euro erosketa-baleetan + 2 pertsonentzako asteburua

3. Saria: Bi pertsonentzako abentura anitzeko sorta

4. Saria: Bi pertsonentzako abentura anitzeko sorta

5. Saria: Bi pertsonentzako asteburua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak