→Arrigorriaga

Arrigorriagako Arrigazte lehiaketak 500 euro banatuko ditu

Lehiaketaren gaia “Gazteak munduan” da eta irailaren 20ra arte bidali ahal izango dute parte hartzaileek euren oporretako argazkiak.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak martxan jarri du dagoeneko VII. Arrigazte argazki lehiaketa. Oporraldia behin bukatuta, parte hartu nahi dutenek euren argazkiak bidali ahal izango dituzte irailaren 20ra bitartean, lehiaketaren gaia “Gazteak munduan” kontuan hartuta.

Aurkeztutako argazkiko protagonistetako batek 16 eta 35 urteko gaztea behar du izan. Hori da baldintza bakarra. Argazkiak Internet bidez bidali behar dira eta Instagramen egongo dira ikasgai.

Gaztegunean eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) daude eskuragarri lehiaketaren oinarriak, baita Arrigorriagako Udalaren webgunean eta Gaztegunearen webgunean ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak