→Arrigorriaga

Arrigorriagako Caritasek jaurtiko du Madalenak jaietako txupina

arrigorriaga madalenak caritas 2015

Uztailaren 17an hasiko dira Arrigorriagako jaiak. Caritasek 50 urte daramatza udalerrian lan egiten eta horregatik bertako kideak hautatu ditu Jai Batzordeak txupina botatzeko.

Caritas Arrigorriagako kideak hautatu ditu Jai Batzordeak 2015eko Madalenak jaiei hasiera emateko. Izan ere, aurten erakundearen 50. urteurrena ospatuko da. “Oso pozik gaude, gure lana aintzatesteko modu bat baita“, dio Martin Izquierdo kideak, eta udalerriko herritarrak orokorrean nahiko solidarioak direla defendatu du.

Uztailaren 17an umore ona Arrigorriaga osoan zabaltzea” espero dute, jaietako txupina jaurtitzerakoan. Caritasek 50 urte daramatza udalerrian lan egiten, “behartsuenei poztasuna helarazten eta 2015eko Madalenetan ere poztasunak gainezka egitea lortzea espero dugu“, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak