→Arrigorriaga

Aurki erabakiko dute Arrigorriagako eslogana zein izango den

Arrigorriagako eslogana aukeratzeko hirugarren eta azken etapari ekingo diote: esloganen lehen aukeraketa. Esloganik erakargarrienen eta egokienen lehen hautaketa egitea da helburua, geroago azken bozketa egiteko.

Herriaren identitatea eta baloreak transmitituko dituen eslogana sortzeko lanetan ari dira Arrigorriagan eta urtarrilean hirugarren eta azken faseari ekingo diote.  “Sormen handiko pertsona zara? Arrigorriagarako eslogan bat bururatzen zaizu? Etorri urtarrilaren 9an, 18:00etan, Abusu Zentro Soziokulturalean antolatu dugun parte-hartze jardunaldira eta udalerrirako eslogan berria erabakitzeko aukera izango duzu”, zabaldu du Udalak.

Eslogana aukeratzeko faseak
Azaroan ekin zioten eslogana aukeratzeko lehenengo faseari: Arrigorriaga definitzen dituzten kontzeptuak eta baloreak zehaztea. Aurreneko etapa horretan, herritarrez gain, Arrigorriagako eskola-komunitateak ere parte hartu du, hezkuntza ikuspegitik udalerriari buruz dituen ideiak eta hausnarketak proposatzeko. Abenduan bigarren faseari ekin ziote, leloak sortzeari eta jasotzeari dagokiona. Lehen etapan jasotako ideietatik eta kontzeptuetatik abiatuta, herritarrek eta Arrigorriagako elkarteek sortutako esloganak jasotzeko deialdia ireki zen. Ideiak jasotzeko Interneteko formularioak eta Whatsappa erabli da.

Orain hirugarren eta azken etapari ekingo diote: esloganen lehen aukeraketa. Fase honetako helburua esloganik erakargarrienen eta egokienen lehen hautaketa egitea da, geroago azken bozketa egiteko. Aukeraketa hori Arrigorriagako herritarrekin eta elkarteekin abenduan egingo den topaketa batean burutuko da. 10 eslogan aukeratuko dira.

Bukatzeko, azken bozketa egingo da urtarrila bukaeran. Arrigorriagako herritarrei zabaldutako bozketa-prozesua izango da, eta Arrigorriagan erroldatutako pertsona fisikoek (herritarrak beren izenean) eta juridikoek (elkarteak, enpresak…) edo udalerrian egoitza duten erakundeek parte hartu ahal izango dute. Lehen aukeraketatik ateratako 10 leloen zerrenda Interneteko eta aurrez aurreko hainbat kanalen bidez kontsultatu ahal izango da, herritarrek bozka eman dezaten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak