→Arrigorriaga

Arrigorriagako euskaldunak ere gelatik kanpo elkartzen dira Berbalaguni esker

arrigorriaga berbalagun 2014 1

Dagoeneko 30 pertsonek eman dute izena Arrigorriagako Berbalagun dinamikan parte hartzeko. Bost talde sortu dira aurten, gelatik kanpo ere elkartu eta euskaraz egiteko.

Berbaz aituten da” dio esaera zaharrak eta Arrigorriagako Berbalagunek helburu horrekin eman diote hasiera ikasturteari. “Aurten, iaz bezala, bost berbalagun talde sortu ditugu“, diote arduradunek. “Dinamikaren asmoa ez da euskara ikastea, baizik eta euskara dakitenek, euren euskara maila edozein izanda ere, elkartzea eta gai ezberdinei buruz aritzea, berba egitea eta eztabaidatzea. Hori guztia umore onean eta lagunarteko giroan“.

30 herritar dira izena eman eta animatu direnak eta, “hemendik maiatzera, aste guztietan elkartzeko konpromisoa hartu dutenak“. Hala ere, antolatzaileek esan dutenez, taldeak oraindik ez dira itxi: “Inor animatuko balitz nahikoa litzateke Udal Euskaltegira deitu (94 400 20 60) eta izena ematea“. Honako hauek dira elkartzeko orduak: astearteetan 12:00etan, asteazkenean 11:00etan, 12:00etan eta 18:00etan eta ostegunean 19:00etan.

arrigorriaga berbalagun 2014

Arrigorriagako Udala

Gora