→Arrigorriaga

Arrigorriagako Gaztetxearen kontrako erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu dute Madalenak jaietan

Argazkia / Arrigorriagako Gaztetxea

Arrigorriagako Gaztetxearen lan dinamikak kudeaketa libreko eremuak berpiztu ditu eskualdeko herrietan, Zeberio, Basauri edo Galdakao, kasu. Baina bidea ez da xamurra izan, are gutxiago azken hilabeteetan. Gazte Asanbladak jaso dituen erasoak salatzeko eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur, uztailaren 19an, Madalenak jaien lehen egunean, 18:00etan, txupinazo baino bi ordu aurretik, gaztetxearen aurrean.

Arrigorriagako gaztetxea den ‘Kirolak’ eraikinaren erabilerak eta espazioen kudeaketa erabakitzeko bilerek ez zuten bide ona hartu eta egoera mikaztu egin da batetik Gazte Asanbladaren eta bestetik Hego Uribeko Sare Sozialista (HUSS), Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) eta Itaia – Emakume Sozialisten Sarearen artean. Horiek horrela, azken bi eragileek sinatutako adierazpen bat argitaratu, ondoren HUSSena eta Gazte Asanbladaren erantzuna etorri da. Horiek osorik dituzue irakurgai bi esteka horietan.

Zeberioko Gazte Asanblada eta Basauriko Txarraska Gaztetxeak elkartasuna adierazi diete Arrigorriagako Gaztetxeko kideei. Azken hauen berbetan, “eskerrak eman nahi diegu ArGA-ko burkideei haien laguntza guretzat ezinbestekoa izan baita, bereziki TGA berpizteko eta Txarraskan egin beharreko auzolanak aurrera eramateko. Horrenbestez, egoera honen aurrean gure laguntza eta elkartasuna eskaintzen diegu behar dutenerako, bai Arrigorriaga maila bai eskualde mailan”.

Zeberiotik, era berean, zehaztu dutenez, “anitzak izan direzan eraso eta presio ezberdinek lekuz kanpo dauz eta etika militantean gaiztotze batetik urtendako jarrera honik ez doguz onartuten, batez be, honetaz hainbeste mintzo diren eragileengandik: HUSS, GKS eta Itaia”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak