→Arrigorriaga

Arrigorriagako Herri Krosa elkartasunean Saharar herriarekin

basauri herri krosa 2014

Otsailaren 22an izango da Herri Krosa. Bertan Tindufeko kanpamentuetara bidaliko diren elikagaiak jasoko dituzte antolatzaileek. Izena ematea hilaren 21era arte egongo da zabalik eta dohanik izango da.

Arrigorriagako Herri Krosaren 15. edizioa otsailaren 22an ospatuko da 12:15etik aurrera. Ibilbide luzeak hamaika kilometro eta erdi izango ditu eta Udal Kiroldegia izango da abiapuntua zein helmuga. Era berean, atleta gazteenek ibilbide laburragoetan ere parte hartu ahal izango dute: Herri Krosa laburra 4.800 metrokoa izango da eta ordu berean hasiko da, eta bestetik, lau modalitate txikiek 250 metro eta kilometro eta erdi arteko distantziak dituzte. Azken hauek 11:00etatik aurrera hasiko dira.

Urbiko Triatloi Taldea arduratuko da antolakuntzaz. “Talde horri esker lasterketaren espiritu herrikoiari eusten zaio, ez baitago kategorien araberako banaketarik, ez garaikurrik, ezta eskudirutan ematen den saririk ere; hala, parte hartzaile guztiak dira irabazle“, diote Arrigorriagako Udaletik. Izena ematea doakoa da eta www.urbikotriatlon.com webgunean zein Udal Kiroldegian egin daiteke lasterketaren bezperara arte, otsailaren 21era arte.
arrigorriaga herri krosa 2015 kartela

 

ELKARTASUN KEINUA

Azken edizioan gertatu zen bezala, oraingoan ere kirol ekitaldiari elkartasun keinu bat gehitu nahi diote antolatzaileek. Horiek horrela, Saharar Herriarekiko Elkartasun Kanpainarekin bat eginez, Tindufeko kanpamentuetara bidaliko diren elikagaiak jasoko dira. Hortaz, parte hartzaileei trukaketa bat proposatzen zaie: dortsal baten truke atun latak, azukre, egoskari edo konpresa paketeak ematea, alegia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak