→Arrigorriaga

Arrigorriagako Herri Krosak Saharar Herriarekiko Elkartasun Kanpainarekin bat egingo du

Arrigorriagako Herri Krosaren 16. edizioa ospatuko da otsailaren 28an, igandez, 12:15etik aurrera. Aurreko edizioetan bezalaxe oraingoan ere kirol ekitaldiari elkartasun keinu bat gehitu diote eta Tindufeko kanpamentuetara bidaltzeko elikagaiak jasoko dituzte. Parte hartzaileek dortsal baten truke kontserba latak, azukrea, egoskariak edota konpresa paketeak eman ditzakete.

Ibilbide nagusiak 11 kilometro eta erdi izango ditu, eta Udal Kiroldegia izango da abiapuntua zein helmuga. Era berean, proba klasikoaz gain, atleta gazteenek ibilbide laburragoetan ere parte hartu ahal izango dute: 4,8 kilometroko ibilbidea (12:15etan hasiko da) eta lau modalitate txikiek 250 metro eta kilometro eta erdi arteko distantziak (11:00etatik aurrera).

Aurten ere Urbiko Triatloi Taldea arduratuko da antolakuntzaz. Izena ematea doakoa da eta www.urbikotriatlon.com webgunean egin daiteke otsailaren 27ra arte. Lasterketa egunean bertan ezingo da izena eman.


Argazkia: http://goo.gl/GOGqAP
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak