→Arrigorriaga

Arrigorriagako kiroldegiaren barneko igerilekua itxita egongo da hiru astez

arrigorriaga igerilekua2014

Hobekuntza obrek urte hasierara arte iraungo dute. Bitartean, erabiltzaileek Basauriko eta Ugaoko igerilekuak erabili ahal izango dituzte dohainik.

Udal kiroldegiko barneko igerilekuaren estalkia egoera txarrean dagoenez, Arrigorriagako Udalak hura hobetzeko lanak hasi berri ditu. Hori dela eta, aldi batez itxita mantenduko dute instalazioa. “Gabonetan zehar igerilekuen erabilera gutxitzen dela ikusita, lanei ekiteko unerik egokiena dela erabaki dugu, horrela erabiltzaile gutxiagori egingo baitzaie kalte“, dio Asier Albizua Arrigorriagako alkateak.

Dena den, behin-behineko irtenbidea emateko, bazkideek Basauriko Artunduaga eta Ugaoko El Jaro kiroldegietara bertaratzeko aukera izango dute, dohainik, instalazioetako harreran bazkide-txartela aurkeztu eta gero.

Astelehenean hasi dituzte lanak eta aurreikuspenen arabera, instalazioa datorren urte hasieran berriro ere erabilgarri egongo da. Arrigorriagako Udaletik adierazi dutenez, “obra igerileku handiari bakarrik eragiten dio eta, horrenbestez, igerileku txikia zabalik egongo da“.

cartoon porn

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|