→Arrigorriaga

Arrigorriagako liburutegia plazara irtengo da ekainean eta uztailean

arrigorriaga liburutegia 2016 plazara

Ekainaren 20tik uztailaren 8ra bitartean, Agirre Lehendakariaren parkea liburutegi txiki bihurtuko da, astelehenetik ostiralera

Ekainaren 20tik uztailaren 8ra bitartean, Agirre Lehendakariaren parkea liburutegi txiki bihurtuko da. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik kale-liburutegia, 17:30etik 19:30era.

Euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena da hau. Umeentzako ipuin eta liburu eskaintza “oparoaz” gozatu ahal izango dute bertaratutakoek. Era berean, literatura-sorkuntza eta irudimena sustatzeko tailerrak antolatuko dituzte, baita bestelako ikuskizunak ere.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak