→Arrigorriaga

Arrigorriagako Madalenak: bapo jateko gastro-gida

arrigorriaga madalenak jaiak gastronomia lehiaketa 2015

Gastronomiaz josita datoz aurten ere Arrigorriagako Madalenak. Jatekoa (eta prestatzekoa) izango dira han eta hemen, eta ondorengo lerroetan bildu ditugu jaietako hitzordu nagusiak. 

Ugertza parkean txapelketa erraldoia antolatzen dute urtero / Geuria

Gastronomiaz josita datoz aurten ere Arrigorriagako Madalenak. Jatekoa (eta prestatzekoa) izango dira han eta hemen, eta ondorengo lerroetan bildu ditugu jaietako hitzordu nagusiak.

Angel Minguez Gastronomia Lehiaketa izaten da Arrigorriagako jaietako hitzordurik jendetsuena. Bertaratutakoek bakailaoaren, marmitakoaren, paellaren edo patata tortillen artean aukeratu beharko dute (edo ausartenek, guztiekin). Jaietako azken egunean izango da hori, uztailaren 25ean, Ugertza parkean.

Hortik haratago, baina, gastronomiari lotutako askoz ere ekitaldi gehiago izango dira.

ARRIGORRIAGAKO JAIAK 2019 – GASTRO GIDA
Uztailak 20, larunbata
19:00 Txistorra jan herrikoia – udaletxe plazan

Uztailak 22, astelehena
10:00 Mistela eta madalenen banaketa herrian zehar
13:30 Txakolina eta olibak, udaletxe plazako arkupeetan

Uztailak 23, asteartea
15:00 Berdintasunarne aldeko paella jana, musikak girotua – udaletxeko arkupeetan.
20:30 Izozki banaketa – Kultur Etxean

Uztailak 24, asteazkena
12:00 Pizza jaurtiketa eta jana – Odol emaileen plaza
14:00 Erretiratu eta pentsionisten bazkaria – Kiroldegian
15:00 Bertso bazkaria: Fredi eta Xabi Paia – udaletxeko arkupeetan

Uztailak 25, osteguna
10:00etatik aurrera: bakailaoa, marmitakoa, paella eta patata tortilla txapelketa – Ugertza

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak