→Arrigorriaga

Arrigorriagako saltokietan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina hasiko du Udalak

EuskaraTU ekimena maiatzaren 22an hasi eta ekainaren 7an bukatuko da. Bi lagunentzako egonaldia landetxe batean zozketatuko da.

2014. urtean bezala, aurten ere “EuskaraTÚ” egitasmoa jarriko du martxan Arrigorriagako Udalak maiatzaren 22tik ekainaren 7ra bitartean. Ekimen honen helburua da euskara Arrigorriagako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetara eramatea eta zabaltzea. Azken urteetan, egitasmo asko antolatu dira herriko saltokietan euskararen erabilera eta garrantzia nabarmentzeko.

Parte hartuko duten 50 saltokik bezeroen artean txartelak banatuko dituzte eta horietan arraspatzeko eremu bat egongo da. Txartel bakoitzean salerosketan erabili ohi diren terminoak azalduko dira gaztelaniaz eta euskaraz zelan esaten diren asmatu beharko dute bezeroek. Txartelean bertan erantzuna jarri beharko du kontsumitzaileak, bere izen-abizenarekin eta telefono zenbakiarekin batera eta zozketa batean parte hartuko du: bi lagunentzako egonaldia landetze batean, alegia. Guztira, 8.000 txartel eta 200 termino egongo dira sakabanatuta Arrigorriagako 50 taberna eta dendetan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|