→Arrigorriaga

Arrigorriagako udal gobernu berriak 20.000 euroan murriztuko du alkatearen soldata

2015ean Asier Albizuak alkatearen soldatan gauzatu zuen igoera bertan behera uztea. Ondorioz 20.000 euroko jaitsiera gauzatuko dute alkatearen urteko soldatan. Gauzak horrela, Maite Ibarraren behin betiko soldata 47.392 eurokoa izango da. 

Arrigorriagako Udal gobernua osatzen duten zinegotziak / Geuria

EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak udal gobernuaren behin betiko osaketa finkatu dute. Halaber, uztailaren 1ean udalbatzarrean onartuko dituzten zenbait proposamen azaldu dituzte, alkatearen soldata 20.000 euroa murriztea edota udal talde politikoei dagozkien diru sariak %10 murriztea.

Udal gobernua hurrengo arloetan banatzea zehaztu dute bi alderdiek: María Jesús Acedo Sierra (Garapen Iraunkorra, Ingurumena eta Udaltalde Tokiko Agenda 21 Zinegotzigoa);  Idoia Molina Fernández (Auzoak, Hirigintza eta Etxebizitza Zinegotzigoa); Peio Garmendia Garmendia (Ogasuna, Kontuak eta Giza Baliabideak Zinegotzigoa); Eñaut Barandiaran Urkiza (Euskara, Hezkuntza eta Kirolak Zinegotzigoa); Joana Etxeberria Simarro (Gizarte Ekintza eta Politika Feminista Zinegotzigoa); Iratxe Rubio Gilen  (Kultura eta Gazteria Zinegotzigoa); Floren Albarrán Valero (Ekonomia eta Enplegu arloko Zinegotzigoa). Maite Ibarra Goti alkateak, bestalde, Gardentasuna, Parte Hartzea eta Komunikazioari dagokion atala landuko du.

Era berean, honako zinegotziak izango dira alkateordeak, adierazitako izendapenenen hurrenkeran: María Jesús Acedo Sierra, Idoia Molina Fernández, Peio Garmendia Garmendia, Eñaut Barandiaran Urkiza eta Joana Etxeberria Simarro. Tokiko Gobernu Batzordeko kideak izango dira, bestalde, Maite Ibarrarekin batera,  María Jesús Acedo Sierra, Idoia Molina Fernández, Peio Garmendia Garmendia, Eñaut Barandiaran Urkiza eta Joana Etxeberria Simarr.

Uztailaren 1eko udalbatzan onartuko dute udal gobernuaren banaketa hori, eta horretan onartuko dute ere 2015ean alkatearen soldatan EAJk eta PSEk gauzatu zuten igoera bertan behera uztea. Ondorioz 20.000 euroko jaitsiera gauzatuko dute alkatearen urteko soldatan. Gauzak horrela, Maite Ibarraren behin betiko soldata 47.392 eurokoa izango da. Udal talde politikoendiru sariak ere %10 murriztuko dituzte EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak