→Arrigorriaga

Dispertsioaren kontrako mozioa onartu du aho batez Arrigorriagako Udalak

galdakao santakurtzak presoak 2015 manifestazioa

Arrigorriagako Udalbatzak aho batez onartu zuen dispertsioaren kontrako mozioa, EAJ, EH Bildu, PSE eta Arrigorriaga Gara udaltaldeen aldeko botoekin.

Galdakaon 2015eko jaietan egin zuten manifestazioa // Argazkia: Geuria

Joan den ekainaren 28an Arrigorriagako udalbatzak aho batez onartu zuen dispertsioaren kontrako mozioa. Hain zuzen ere, EAJ, EH Bildu, PSE eta Arrigorriaga Gara alderdiek onartu zuten dispertsioaren kontrako mozioa.

Sare erakundeak aurkezturiko mozioan egun indarrean dirauen mendekuzko espetxe politikarekin bukatzea eskatzen da, legediak berak eskaintzen dituen baliabideekin.

HEGO URIBEKO ERREALITATEA

Hego Uribe eskualdeko 18 preso daude gaur egun dispertsatuta Espainiako kartzeletan (540 eta 1.100 kilometro artean) eta bakarra Euskal Herrian (Txus Martin -larriki gaixorik- Zaballako espetxean, Araban, 70 kilometrotara). Eskualdeko presoen %32k 50 urte baino gehiago ditu, %47k 40 urte baino gehiago eta %21ek 35 urte baino gehiago. Guztiek 12 urte baino gehiago bete dituzte espetxean: %63k 15 urte baino gehiago egin ditu kartzelaratuta eta %27k 10 urte baino gehiago. Gainera, preso bik 20 urteak bete dituzte jada.

Gurasoen adinari erreparatuz, %22k 80 urteak pasa ditu, %8k 75 urteak, %38k 70 urteak eta %19k 65 urteak. “Askok osasun arazoak dituzte eta horren ondorioz zailtasunak hilero mugitzeko euren seme-alabak ikusteko, bidaia hauek guztiz neketsuak baitira”, diote Etxeratetik.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|